Select Page

This post is also available in: ES (ES)

EMEKI ESKOLA LIBREA DONOSTIA

Haurren bidelagun izaten denok haziko gara

Gure eskola librea 3 urtetik 6 urtera bitarteko haurrentzako proiektu pedagogiko bat da. Oinarria jolas eginez ikastea da, plazera eta berezkoa dugun jakin mina abiapuntu direlako. 

Metodo psikoafektiboa

Familia bidelagun

Emeki Haziera: 0-3 urte

Emeki Eskola Librea: 3-6 urte

Aisialdirako guneak

Euskara, komunikazio hizkuntza

Ordutegia: A-O. 9:00-13:00

GURE FILOSOFIA

Prebentzioa, bizitza

heldurako oinarri

 

Giza garapenaren oinarria finkatzeko ezinbestekoa da bizitzako garrantzitsuenak diren lehen 6 urteak zaintzea. Horretarako, haurtzaroko fase ebolutiboen ezagutzan eta errespetuan oinarritzen gara, bai maila emozionalean, baita heldutasunarekin lotutakoan ere. Izan ere, modu naturalean gertatzen dira, eta haiek ez derrigortzea funtsezkoa da garapen kognitibo, fisiologiko eta emozional egokia lortzeko.

PEDAGOGIA BIZIA

Jolasean oinarritutako autoikaskuntza espontaneoaren alde egiten duten pedagogia demokratiko edo libreen aldekoak gara.

FAMILIEKIN ELKARLANEAN

Haurren bidelagun

Haurrei heldutasun psiko-afektiboan laguntzen dizuegu familiei. 0-3tik, lotura eta psikomotrizitate natural eta espontaneoa errazten ditugu; eta 3-6tik, haurrak gizartera igarotzea errazten dugu.

HAZIERA 0-3

 

Haurdunaldi taldeak

Haurdunaldian, erditzean eta erditze ostean zaudeten bikoteentzako pentsatutako espazioa. Ahalduntzea lantzen dugu gorputzaren, lan psikoafektiboaren eta hitzezko lanaren bidez.

Haziera taldeak

Haurren heldutasun-garapenean prozesu naturalek nola lagun dezaketen partekatzeko eta horri buruz hausnartzeko gunea da. Horretarako Giza Sistemen Ekologian eta haurren masajeetan oinarritzen gara. Guraso gisa gehien kezkatzen zaituzten eguneroko kontuak gure topaketen oinarria dira: bularra ematea, kasketak, esfinterren kontrola, loaren prozesua, garapen psikomotorra, amaren eta aitaren eginkizunak, elikadura solidoaren hasiera, mugimenduen garapena, mugak, titia kentzea, eskolatzea, etab.

ESKOLA LIBREA 3-6

Gure eskola txikia sozializazio eta jolas libreko gune bat da, 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat prestatua, non sozializazio-prozesua modu progresiboagoan bizi duten. Zainketarako, malgutasunerako eta lasaitasunerako sortu dugun espazioa da, pedagogia berritzaile eta aktiboetan oinarrituz, non haur bakoitza bere jolasaren eta ikaskuntzaren motorra baita.

ETA BAITA…

Psikomotrizitate erlazionala

Astean behin, haurrentzako psikomotrizitate-saioa egiten dugu. Jolas librearen bidez haurrek beren barne-mundua modu naturalean adierazten dute, bizipenak integratuz eta estrategiak hartuz. Horrela, laguntza prebentibo eta terapeutikoan murgilduko gara.

Horrez gain arratsaldez banakako eta taldeko saioak eskaintzen ditugu.

 

Prebentzioari heltzea bakarrik posible izango da oraindik osasuntsu daudenak, oraindik kaltetu ez direnak zaintzen ikasten dugunean: gure haurrak, alegia. 

Wilhelm Reich

LAGUNTZAILE LAN-TALDEA

Zuen ekipoa 

Laguntzaileek egiten dugun eginkizunik garrantzitsuenetariko bat laguntza emozionala eta gatazken konponketa da, haurrek beren gauzak defendatzeko eta kudeatzeko gaitasuna, enpatia eta bestearekiko lankidetza erraztuz.

Laguntzaileek haurrentzako jarduerak ere proposa ditzakegu. Proposamen horiek beti haurren behaketaren emaitza dira, testuinguru edo dinamika jakin baten barruan, eta, beraz, haien motibazioekin bat. Lan egiteko modu horrek ezkutuko curriculumarekin du zerikusia.

– Emeki-emeki Donostia

GURE ESKOLA TXIKIA

Haurren eremuak

Espazioa hainbat ingurunetan egituratu dugu, haurrak beren beharren arabera gara daitezen, batez ere jolas sinbolikoaren, sormenaren eta mugimenduaren fase honetan.

Lehen Eremua

Lurrean kokatzen da eta irakurketa txokoa, jolas txokoa eta eraikuntza eremua hartzen ditu.

Bigarren Eremua

Etxetxoa, denda eta pintatzeko tokia; eskulanak eta mahai-jokoak.

Hirugarren Eremua

Psikomotrizitaterako eta gorputza luzatzeko gunea.

Kanpoko espazioa

Biraka aritzeko zementuzko eremua eta belarra eta zuhaitzak dituen patioa. Haurrek bizikletan ibili, eta hondarrarekin, urarekin, belarrekin, makilekin… jolasten dira, errealitate fisikoarekin esperimentatuz.

Emeki hitz batekin definitu beharko banu, altxorra esango nuke. Gauza asko eman dizkigu: maitasuna, segurtasuna, konfiantza eta gizatasuna. Oso eskertuta sentitzen gara! (Nagore)

 

Gure seme-alaben beharrak, emozioak, erritmoa… errespetatu eta akonpainatu egiten dira Emekiren proiektuan eta altxor hori bizitza osorako izango dute umeek. (Bakarne eta Rober)

Emekirekin familia gisa hazten hasi ginen Eider, lehen alabaren, haurdunalditik. Hazkuntza zaintzen jarraitu izan dugu gaur arte, Uda bigarren alabarekin. Bost urte hauetan, ama eta aita garen aldetik, hamaika zalantza izan ditugu gure nesken garapenari buruz, eta Emekin behar den laguntza emozionala aurkitu dugu, hazkuntza osasungarri bat izateko . Haurren proiektua (3-5 urte) nabarmenduko nuke, haurrak beren erritmoan sozializatzen hasi ahal izateko, benetazko eta presente dagoen begirada eta akonpainamenduarekin, gaur egun  hain garrantzitsua eta hain zaila den zerbait. Hazkuntza-taldeetan eta guraso-eskoletan ere laguntza handia sentitu dugu, antzeko adinean dauden beste familia batzuekin partekatu baititugu hazkuntzaren zalantzak eta kezkak. Oso pozik gaude espazio hau  aurkitu izateaz. Mila esker Anna, Jessica eta Emekiko talde osoari. (Maria)

Gurasoen testigantzak

Azken berriak

Blogean gure eskolari buruzko azken berriak aurkituko dituzu eta hazkuntzari buruzko artikulu interesgarriak

Kokapena eta prezioak

Gure proiektua Landetxe Etxean dago, Aieteko gailurrean dagoen eta erabiltzen ez den haur-eskola batean.

Donostiako Udalak gure proiektua babesten duen Catalina de Erauso Arte Elkarteari lagatutako kokapenean ari gara lanean. Horregatik, Landetxen egoteko Catalina de Erauso Elkarteak familia bakoitzari bazkide izatea eskatzen dio, hiruhilekoan 39 euro ordainduz.

3-6 urte gunerako matrikula 200 eurokoa da haur bakoitzeko. Hileko kuota 250 €/haur bakoitzeko, urteko 12 kuotatan.

Jarri gurekin kontaktuan

Helbidea: Villa Landetxe (Aiete) Belizalde Kalea, 5 2º  DONOSTIA 20009 

Telefonoa: (+34) 692 53 64 48

Mail: emekiemeki14@gmail.com

 

Ordutegia: A-O: 9am – 1pm

 

Ezagutu gure proiektua

Guri buruzko informazio gehiago nahi baduzue, gure hezkuntza-proiektua bidaltzen dizugue. Elkarrizketa bat ere eska dezakezue.

 

EMEKI-EMEKI PROIEKTUAK GIZA SISTEMEN EKOLOGIA ETA WILHELM REICHEN AUTORREGULAZIO PRINTZIPIOA DITU OINARRI