Select Page

This post is also available in: ES (ES)

MIREN RUIZ

“Ez da existitzen bizitzen erakusten duen eskolarik”

Ba justu hori da gure eskolak erakusten duena, Emeki Emeki. Poliki poliki, bakoitza bere erritmora. Haur bakoitza entzun eta errespetatuz, beren bizitzeko moduan beraiekin batera ibiliz. Pertsona bakoitzak bizi eta sentitzeko berezko modua duelako. Harreman, esperientzia, jakintasun… ezberdinei aurre egiteko eta hauen erregulazioa bilatzeko modua da justu bizitzen ikastea, hauxe bera baita ondorengo esperientzien oinarria sortuko duena, norbere errekurtso propioak eraikiz.

 Harremanen oinarria erikitzen doaz, norbere buruarekiko eta besteekiko harremanak, hain zuzen ere, bakoitzaren bizi eta sentitzeko modua integratuz eta honetaz ikasten.

Ikasteko bide osoan zehar indarra hartu eta guregandik ikasteak, segurtasuna ematen digu, egiten dugun horretan fuerte zapaltzeko aukera emanez.  Bizitza bizitasunez aurre eginez, gure buruaren kontzientzia gureganatzen dugu, ondoren inguratzen gaituzten guztiak pertzibitu eta deskubritzeko aukera emanez…zerbaiterako gaude bizirik eta!

Sozialerako edo harremanetarako eta mundura irekitzeko bidea konfiantza ezberdin batetik egiteko aukera ematen digu honek. Gure buruarekiko konfiantza izanik, jakinda zer den nahi dugun hori, eta lortzeko indarra emanez. Gure burua eta besteak errespetatuz. “Ez” esaten ikasi, bakarrik egoten ikasi, eta hau gogoz bilatzeko momentuak ere emanez, izan ere, bakartasuneko momentuak ere beharrezkoak ditugu.

 

Eta zer da prozesu guzti honetan bidelagunek egiten duguna? Bizipen bakoitzean akonpainatzen dugu, emozioen erregulazioa ahalbidetuz, talde eztabaida eta eztabaida pertsonalak disolbatuz. Haur bakoitza bere bizi momentuan entzun eta ulertuz, izan ere, prozesu guzti honetan emozio ezberdinak azaleratzen baitira: tristezia, haserrea, kideekin elkartzea, urduritasuna…

“Bidelagunek ez dute ezer egiten” Alde batetik, esan beharra dago ezer ez egitea, dirudiena baina askoz zailagoa dela. Baina ez da egia ezer egiten ez dugunik. Egiten dugu, eta asko. Ez dugu eskuhartzerik egiten beharrezkoa ez bada, haurrek baitakite nola erreakzionatu eta honela beren gaitasunak deskubritzen dituzte. Baina eskuhartzen dugu beharrezkoa izanez gero, haurra txikitzen duten dinamikak ematen baldin badira. Beharrezkoa da eskuhartzea, izan ere, ez bada interbentzioa ematen edo haurra frustratzen duen interbentzioa egiten baldin bada, entzun eta ulertu gabe…haurra uzkurtzen duten dinamika hauek norberegan finkatzen dira, aldi berean, ondorengo dinamika edo errealitatea hautemateko modua mugatuz. Haurren espantsioa bilatzen dugu, bizitasuna. Hemen ere dago gaiaren bitxitasuna…Noiz da beharrezkoa interbentzioa?

Honi erantzun ahal izateko, lehendabiziko gauza, norbere bururarekiko kontziantzia izatea da. Jakitea zeintzuk diren gure puntu indartsu eta ahulak, hortik entzun ahal izateko haurreren beharrak. Honela ahalko dugu haurraren beharretan zentratuta dagoen erantzun egoki bat eman, gure bizipenen karga, frustrazio, inseguritate edo momentuko beldurren eraginpean egon gabe. Izan ere, gure emozioak identifikatzeko gaitasuna izanez, haurren emozioak hauteman eta beraiekin komunikatu ahalko dugu, jakinda noiz behar duen haur batek helduaren interbentzioa. Haurrek beharrezkoa baitute helduaren presentziak ematen duen segurtasuna eta espantsioa ahalbidetzen duen espazioaren estruktura egoki bat. Koltxoneta seguruak minik hartu gabe erori ahal izateko; behin eta berriz estropezu eginda ere, jasoko nauten beso sendo batzuk, beharrezkoa izango dutenean bertara itzuli eta indarra hartuz, bueltan altsatu eta aurrera egiteko!